jueves, 25 de octubre de 2018

PEÑAS NEGRASERA BISITA

DBHko 4. mailako ikasleak joan dira aste honetan, urtero egiten dugun moduan, Peñas Negras bisitatzera. Bertan lekuko historia kontatu diete hango meategien funtzionamendua azalduz eta aurki dezaketen inguru natural paregabea balioztatzea eta mirestea irakatsiz.






Los/as alumnos/as de 4º curso de ESO han ido esta semana, como cada año a visitar Peñas Negras. Allí les han contado la historia del lugar explicando el funcionamiento de las minas y enseñándoles a valorar y admirar el incomparable entorno natural que pueden encontrar.

lunes, 22 de octubre de 2018

KONTSERBA OGITARTEKOAK

Aste honetako jolasaldi osasuntsurako kontserba ogitartekoen salmenta antolatu dugu. sardintxo eta hegaluze bokatak salduko dira eta umeek arraina modu erraz eta gozoan jateko aukera izango dute.

Para el recreo saludable de esta semana hemos organizado la venta de bocadillos de conservas. Se venderán bocadillos de sardinillas y bonito y los/as niños/as tendrán la oportunidad de comer pescado de una forma fácil y sabrosa.

jueves, 18 de octubre de 2018

EKO ORDEZKARIAK MARTXAN!



Badago gure eko ordezkari taldea martxan! Bilera batzuk eduki eta gero, gaur txoko berdea txukuntzen hasi dira eta laster ekingo diete beste ekintza askori.













¡Ya esta en marcha nuestro grupo de Eko Ordezkariak! Después de algunas reuniones, han empezado a poner bonito el Txoko Berdea y pronto empezarán a llevar adelante otras muchas iniciativas.

viernes, 5 de octubre de 2018

MARRUBI GEHIAGO ORTUTIK

Gure ortu eskuzabalak jarraitzen du opariak eskaintzen: oraingo honetan marrubi batzuk jaso ditugu eta atsegin handiz jan ditugu.

Nuestro generoso huerto nos sigue ofreciendo regalos: en esta ocasión hemos recogido unas fresas y nos las hemos comido bien a gusto.

viernes, 28 de septiembre de 2018

GAZPATXOA SALTZEN

Gazpatxoa izan da gaurko jolasaldian protagonista. Ikasle askok ez zuten ezagutzen, eta harrituta geratu dira. Batzuek ez dute atsegin izan, zaporea gogorregia delako beraientzat, baina gehienek pozik hartu dute. Izan dugun egun eguzkitsurako aukera freskagarria izan da, eta ikasleek barazkiak hartzeko modu berri bat ikasi dute.










El gazpacho ha sido el protagonista en el recreo de hoy. Muchos/as alumnos/as no lo conocían y se han quedado sorprendidos/as. A algunos/as no les ha gustado, porque su sabor era demasiado fuerte, pero la mayoría lo han tomado muy contentos/as. Ha sido una opción refrescante para el día soleado que hemos tenido y los/as alumnos/as han aprendido una nueva forma de tomar verduras.

jueves, 27 de septiembre de 2018

LH ORTUAN

Lehen Hezkuntzako ikasleak ortura hurbildu dira gaur garbiketa eta jasoketa lanetan aritzera eta aldi berean beren irakasleengandik asko ikastera. Hauek bai neska eta mutil langileak!












Los/as alumnos/as de Educación Primaria se han acercado hoy al huerto a ayudar en las tareas de limpieza y recogida y al mismo tiempo para aprender un montón de sus profesoras. ¡Que chicos y chicas mas trabajadores!













lunes, 24 de septiembre de 2018

JOLASALDI OSASUNTSUA BUELTAN DA

Kurtsoa martxan dago jada. Eskolako Agenda 21etik pixkanaka gure proiektu guztiak bultzatzen ari gara, eta jolasaldi osasuntsua berreskuratzeko momentua da jada. Ostiral honetarako gazpatxoa izango dugu. Hori bai aukera freskagarria eta osasuntsua!

El curso ya está en marcha. Estamos poniendo en movimiento poco a poco todos nuestros proyectos desde Agenda 21 y ha llegado el momento de recuperar el Recreo Saludable. Para este viernes tendremos gazpacho. ¡Esa sí que es una elección refrescante y saludable!


sábado, 15 de septiembre de 2018

GURE PLANETA GARBITZEKO EGUNA

Gaur gure planeta garbitzeko nazioarteko eguna da. Jendea bildu egingo da munduan zehar gure hondartzak, mendiak eta kaleak zaborraz garbitzeko. Lagundu dezagun denon artean baina ez bakarrik gaur, baizik eta egunero gure ingurugioa garbiago egon dadin!

Hoy es el día mundial de la limpieza del planeta. Se reunirá gente a lo largo de todo el mundo para limpiar nuestras playas, montes y calles. Ayudemos entre todos/as pero no sólo hoy, sino todos los días para que nuestro entorno esté más limpio.


viernes, 14 de septiembre de 2018

GURE ORTUKO PIPERRAK

Gure ortutxoa aurrera doa bizitzaz betea. Gaur piper polit politak hartu ditugu. Asteburuan piper frijituak bazkalduko ditugu!

Nuestro huerto sigue adelante lleno de vida. Hoy hemos recogido unos hermosos pimientos. ¡Este fin de semana comeremos pimientos fritos!


lunes, 3 de septiembre de 2018

BAGAUDE BUELTAN!




Kaixo guztioi!

Oporrak eta gero bagaude bueltan eskolan eta Agenda 21 ere martxan jarriko dugu berehala. Egin dugun lehenengo gauza da gure ortu maitea bisitatzea eta polit polita eta ondo zainduta aurkitu dugu. Ekilore erraldoiak , piperrak, kuiatxo loreak eta marrubitxoren bat zueden gure zain, eder.ederrak!









Hola a todos/as!
Después de las vacaciones estamos ya de vuelta en el colegio y Agenda 21 se pondrá en marcha enseguida también. Lo primero que hemos hecho es visitar nuestro querido huerto y lo hemos encontrado muy bien cuidado y bonito. Teníamos girasoles gigantes, pimientos, flores de calabacín e incluso alguna fresa esperándonos!













lunes, 2 de julio de 2018

UDA ONA EDUKI!

Kurtso honi amaiera emateko ordua heldu da. Ondo merezitako oporrak hartuko ditugu denok eta Eskolako Agenda 21etik uda ikaragarri on bat opa nahi dizuegu. Gozatu, dugun eguraldia dugula, ondo izan eta irailean berriro martxan jarriko gara!
Hemen duzue gure 17-18 kurtsoa gogoratzeko bideotxo bat. Ea gustatzen zaizuen!

Ha llegado la hora de finalizar este curso. Vamos a tomarnos todos/as unas bien merecidas vacaciones y desde Agenda 21 Escolar queremos desearos un feliz verano. Disfrutad, tengamos el tiempo que tengamos, seguid bien ¡y nos pondremos de nuevo en marcha en septiembre!
Aquí tenéis un vídeo para recordar nuestro curso 17-18. ¡A ver si os gusta!






viernes, 29 de junio de 2018

GURE JOLASALDI OSASUNTSUARI BURUZKO LIBURUXKA

Prest dugu aurtengo Jolasaldi Osasuntsuari buruz egin dugun liburutxoa. Liburu honetan laburtu ditugu aurtengo proiektuan lortu nahi izan ditugun helburuak eta asmoak. Begira ezazue gure eskolako web orria liburua irakurri ahal izateko. Espero dugu zuek atsegin izatea!

Ya tenemos listo el librito sobre el Recreo Saludable de este año. En este libro hemos resumido los objetivos que nos habíamos propuesto en el proyecto de este año. Consultad la página web del colegio para poder leer el libro ¡Esperamos que os guste!




viernes, 22 de junio de 2018

AZAK ETA KUIATXOAK HAZTEN ARI DIRA

Hemen dituzue argazkitxo batzuk ikus dezazuen nola ari diren hazten gure ortuan kuiatxoak eta azak.

Aquí tenéis unas fotos para que veáis cómo está creciendo en nuestro huerto los calabacines y las berzas.





viernes, 15 de junio de 2018

OGITARTEKO SOLIDARIOA KURTSO AMAIERAN

Gaurko kurtso amaierako festa barruan berriro antolatu dugu ogitarteko solidarioa. GASCA enpresak laguntza eman digu ogitarteak egiteko materiala emanez. Ogitarteko ezberdinak saldu ditugu eta ondo saldu ere! 321 euro batu ditugu eta ekintza sozial batentzat emango ditugu.


Dentro de nuestra fiesta de final de curso hemos vuelto a organizar el bocadillo solidario. La empresa GASCA nos ha ayudado donando los ingredientes para los bocadillos. Hemos vendido bocatas variados ¡y se han vendido muy bien además! Hemos recaudado 321 euros, que irán destinados a una causa social.

lunes, 11 de junio de 2018

GURE IBAIAK AZTERTZEN

Gure ikasle batzuk gaur joan dira Ibaialdek antolatutako gure ibaien azterketa egitera. Zamakola auzoan, uraren laginak hartu eta aztertu dituzte eta ingurua miatu dute hango landare eta animaliei buruz ikasteko.










Algunos/as de nuestros/as alumnos/as han ido hoy a hacer el análisis de nuestros ríos organizado por Ibaialde. En el barrio de Zamakola han tomado muestras del agua y las han analizado y han observado los alrededores para aprender sobre la flora y la fauna.