Gaur gure ortuko urazak bildu ditugu... eta hau bai uraza sorta ederra! entsalada ikaragarriak prestatuko ditugu!Hoy hemos recogido las lechugas de nuestro huerto... ¡Y sí que han sido hermosas! ¡ Vamos a preparar unas ensaladas estupendas!
Baditugu edukiontzi berriak gure eskolan! Udaletxeak ekarri ditu, birziklapen lana errazago egin dezagun. Ikasle taldeak antolatu ditugu beren ardurapean har dezaten birziklapena ganoraz egiten dela.
Gaur gure ikasleen ordezkari pare batek parte hartu du urtero antolatzen den eskolen arteko foroan. Beraiek egingo digute egindakoaren laburpentxo bat:
Hoy un par de nuestras alumnas ha participado en el foro entre colegios que se celebra cada año. Ellas mismas nos hacen un resumen de lo que han visto aprendido:
Gaur Auzoko Bihotzak ekimen barruan gure hirugarren tailerra antolatu dugu. Oraingo honetan ortuko tailer bat egin dugu etxetik ekarritako haziekin.
Aste honetarako jolasaldi osasuntsurako jogurta marrubiekin eta fruitu lehorrekin dugu. Pasa den astean ikasitako marrubien propietateak eta esnekienak ondo dakizkigu, eta orain fruitu lehorrenak ikusiko ditugu:
DBHko hirugarren mailako ikasleek Sollanoko haraztegia bisitatu dute. Bertan Uraren garbiketaren prozesu osoa ikusi dute eta ura erantzukisunez erabiltzeari buruz hausnartzeko aukera izan dute.
kimika klasean, egun batzuen zehar hondakinei buruz egindako lanari bukaera emateko 2. DBHko ikasleek Artigaseko zabortegia bisitatu dute. Birziklapena, berrerabilketa eta kontsumo murrizketari buruz ikasi zuten eta ulertu zuten guk sortzen ditugun hondakinen kopuruaren larritasunaz.