LHko ikasleak Eroski bisitatzen egon dira. Bertan kontsumo arduradunari eta elikadura osasuntsuari buruz ikasi dute.Los/as alumnos/as de EP han estado visitando Eroski. allí han aprendido sobre el consumo responsable y la alimentación saludable.
Hirietan biziz, oso inportantea da garraio publikoen erabileraren garrantziaz konturatzea. Azkar eta eroso mugitzea errazten digute, eta ingurumenari mesede handia egiten diogu, autoa hartzen ez dugulako. Honi guztiari buruz ikasi dute gaur Lehen Hezkuntzako ikasleek, egin duten irteeran. Antolatutako txango honetan Bilbobusen, FEVE eta RENFEko trenetan eta tranbian bidaiatzeko aukera izan dute. Gero, garraio publikoari buruzko hitzalditxoa izan dute eta azkenengoz beraiek izan dira kaleko jendeari gai honi buruzko inkesta bat egin dietenak.
Hamaiketako osasuntsu baten alde egiten ari garen kanpaina barruan, beste urrats bat eman dugu: plastikoaren murrizketa buruan izanda, aukera eman diegu ikasleei oihal zati zahar berrerabiliekin beren hamaiketarako poltsak egiteko. Gaurtik aurrera, errekreoetan laborategitik pasa daitezke beren gustoko poltsa jostera.
LHko 3. zikloko ikasleak, Añanako gatzaga bisitatzera joan dira gaur. Ibilbide turistikoa egin dute gatzagatik eta gatz mota ezberdinak dastatu dituzte. Aukera izan dute ere ur gazia daraman ubidetik bertatik dastatzea! Aukera paregabea izan dute gure sukaldeetan hain ohikoa den produktu hau nondik datorren ikusteko. Naturak eskuzabal eskaintzen dizkigu bere jaki gozoak.
LHko ikasleek bere esku hartu dute gure mendien zaintza. Umore onez igo dira gaur Pagasarrira eta aurkitu duten zabor guztia jaso dute. Eredu dira gure ikasleak guztiontzat!!!
Proiektuak aurrera doaz, eta ikasleek irudimen handia dutela erakusten digute egunero: beren maketak eta bideoak egiteko material ezberdinak berrerabiltzen ari dira eta oso artelan politak egiteaz aparte ingurumenaren aldeko mezu argiak bidali nahi dizkigute.
4. DCko ikasleek esperimentu interesgarri bat egin dute: Gure ortuko lur zatitxo batean bi poltsa lurperatu dituzte. Horietako bat biodegradatzen den horietakoa da, eta beste plastikozko poltsa normal bat da. Egun batzuk barru begiratuko dute nola dauden poltsa hauek, konparatzeko zer desberdintasun dagoen bata eta beztearen artean.
Jada hasi ditugu gure bigarren ebaluazioko proiektuak. Beti bezala, garrantzi handia dauka oraingo honetan EA21ek proiektu hauetan. Bigarren hezkuntzan ebaluazio honetan lehenengo eta laugarren mailetan lantzen ari gara eta Lehenengo Hezkuntzan birziklapena da proiektu guztien ardats naguzia. Sekulako ekintza zirraragarria egin dute Lehenengo hezkuntzakoek proiektuak hasteko, erlojuaren kontrako zabor birziklatzea eginez!