miércoles, 26 de junio de 2024

PLATEREAN OREKA, ON EGIN!!

 

En este proyecto el alumnado de 3º hemos realizado una encuesta sobre nuestros hábitos de alimentación y hemos analizado los resultados buscando nuestros puntos fuertes y nuestras propuestas de mejora.Hemos finalizado el proyecto bastante satisfech@s ya que vemos que estamos consiguiendo asentar buenos hábitos como beber agua, hacer actividad física y comer menos chuches.Nos vendría bien mejorar nuestras rutinas de sueño, consumir más frutas y verdura y cuidar nuestro bienestar emocional como base de un estilo de vida saludable.

Todo esto lo hemos recogido en presentaciones y carteles que hemos compartido con la clase y hemos colgado en nuestro txoko jasangarria.




















ARTXANDAKO EKOSISTEMAREN AZTERKETA

 DBH 1. mailako ikasleekin Artxandara egin genuen irteera bat bertako ekosistema ezagutzeko asmoz. Lerhenik eta behin, Funikular ondoko behatokira zuzendu eta eraztun berdearen jatorria azaldu genien. Horrekin batera, zonaldeko zuhaitzen azterketa egin genuen. Ostean, Pikotamendira joan ginen,  zona oso berdea dela jakina delako,. Orduan, bertako ornogabeen behaketa burutu genuen non tximeletak, armiarmak, euliak, barraskiloak eta zizareak ikusi eta aztertu genituen. Irteera honi esker, ikasleek inguruko ekosistema zein ornogabetaz osatuta dagoen ikasi zuten. Aldi berrean, zonaldea aztertuta, zikinkeririk eta zaborrik gabeko zonaldea zela ohartu ginen. Horrek balio izan du ikasleek ekosistema zaiuntzearen garrantzia barnera dezaten.




ZU ZEU ALDAKETA ZARA

 DBH-ko 1. mailako ikasleek aldaketa klimatikoa eta berotegi efektua landu egin dugu. Proiektua osatzen duten aktibitateen artean bi azpimarra ditzakegu:

1) CO2 aztarnaren kalkulua: hurrengo link honetan https://climatehero.me/es/ ikasle bakoitzak bere CO2 aztarna kalkulatu egin du, hau da, zenbat kutsatzen duen kalkulatu egin du. Eskuratutako emaitzaren arabera, ingurumenaren laguna edo etsaia zaren esaten dizu aplikazio horrek.



2.  Bigarren jarduera berotegi efektuaren simulazioa egitean oinarritu da. Eskolako azotean laborategiko prezipitontzi bat hartu eta azido- base erreakzio bat egin dugu, askatzen den CO2 pilatu ahal izateko, horrela, eguazkipean, jarri eta tenperaturaren igoera nola ematen den frogatu ahal izan dugu.







URA ETA LURZORUA: BIZI ITURRIA

 DBH- ko 1. mailan Zientzia eta Teknologia arloan Ura eta Lurzorua izeneko proiektua burutu dugu. Lehenik eta behin hidrosfera aztertu egin dugu eta jorratutako edukien artean uraren kontsumoaren murriztearen beharra ikusi egin dugu. Kontsumo hori murrizteko asmoz, taldeka antolatu eta eskolako iturri desberdinen ur kontsumoa zein den determinatu behar izan dugu. Laborategiko materiala erabilta, iturri bakaoitzak botatzen duen ur bolumena kalkulatu dugu. Puntun kritikoak identifikatu eta brida batzuen laguntzaz iturri kritikoek botatzen duten ur bolumena mugatu egin dugu. Eraginkorrak diren ala ez frogatzeko zenbat litro ur botatzten dutenb behin bridak jarri ditugula ikusi dugu eta, zorionez, kantitatea nabarmen txikitu da. Honek ur kontsumoa murrizteko balio du eta oso metodo sinple eta eraginkorra da.




Proiektu honen bigarren zatian, eskolako ortukko lurra aztertu egin dugu. Horretarako, lehen urratsa lur lagina hartzen ikastea izan da. Behin lagina hartuta, horren kudeaketa eta prestatze prozesua burutu dugu, eta, azkenik, analisia egin dugu zein lur mota daukagun ondorioztatzeko asmoz.





jueves, 30 de mayo de 2024

ZERBEN PROIEKTUAREN BIGARREN TXANPA!

 Oraingoan 3Cko ikasleek quiche gozo-gozo bat kozinatu dute, eta baita ganoraz jan ere!


En esta ocasión los/as alumnos/as de 3C han cocinado una rica quiche. ¡Y también la han comido con ganas!




miércoles, 8 de mayo de 2024

ARMAÑONEKO PARKEA ETA POZALAGUAKO KOBAK

 3.DBHko ikasleek Armañoneko parke naturala eta Pozalaguako koba zoragarria bisitatzeko aukera izan dute. Eguneko irteera egin dute, eta hango gidari jatorren azalpenekin bertako animalia eta landareei buruz ikasi dute. Sai zuriek zeru urdinean hegan egiten zuten bitartean, ikasleek ibilibide polita egin dute eta gero kobara sartu dira hango estruktura natural bitxiak ikusteko eta lurraren barneko egituraz ikasteko.







viernes, 3 de mayo de 2024

AREITZ SOROA

 Haur Hezkuntzako gaztetxoek egundoko eguna pasa zuten atzo Areitz Soroko gure lagunekin. Animaliekin jostatu, baratzak ikusi, ogia egin, sagar zukua prestatu eta edan... hori bai plan zoragarria!






lunes, 22 de abril de 2024

0 KILOMETROKO SUKALDARITZA

 Oso ikasketa berezia izan dute gaur gure DBHko 3C.ko ikasleek. Hainbeste maitasunez zaintzen duten ortutik zerba eder batzuk jaso zituzten, eta eskolako sukaldariaren laguntzaz ikasi dituzte barazki hau prestatzeko modu ezberdinak. Interesgarria eta gozoa!


Los/as alumnos/as de 3ºC de ESO han tenido hoy una lección muy especial. Habían recogido unas hermosas acelgas del huerto que tan bien cuidan, y con ayuda del cocinero del colegio han aprendido diferentes formas de cocinar esta verdura. ¡Interesante y sabroso!




jueves, 14 de marzo de 2024

HAZITEGIA DBHN

 3. DCko ikasleek gogor egin dute lan azken aste hauetan beren klasean jarri duten hazitegian urazak, tomateak, piper berdeak eta marrubiak hazteko. Ilusioz ikusi dute nola landareak, ikasleen zaintzari esker, pixkanaka lurretik atera eta goruntza joan diren. Atzo landareak hazitegietatik atera eta gure ortutxoan landatzeko momentua heldu zen. La bikaina egin dute gure ikasleek!


Los/as alumnos/as de 3ºDC han trabajado duro para cultivar lechugas, tomates, pimientos verdes y fresas en el semillero que habían instalado en su clase. Han visto como gracias a sus cuidados las plantas han ido saliendo del suelo y creciendo poco a poco. Ayer llegó el momento de sacar las plantas del semillero y transplantarlas en nuestra huerta. ¡Han hecho un trabajo fantástico!











lunes, 11 de marzo de 2024

MARTXOAREN 8A

Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna ospatu genuen, eta, Lehen Hezkuntzan, eskola guztien artean, mural eder hau egin dugu, aurtengo goiburuarekin: "Zuetaz harro", "Orgullosas". Klase bakoitzak egun honen garrantzia ere landu du, baita gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bilatzearen garrantzia ere. Txikitatik eta eguneroko jarrera eta portaeretan landu beharreko alderdi garrantzitsuak. 

El 8 de marzo celebramos el Día de la Mujer y, en Educación Primaria, entre todas las clases hemos hecho este precioso mural, con el lema de este año "Zuetaz harro", "Orgullosas". Cada clase ha trabajado también la importancia de este día y de la búsqueda de la igualdad entre hombres y mujeres. Aspectos importantes que hay que trabajar desde edades tempranas y en las actitudes y comportamientos del día a día.




miércoles, 28 de febrero de 2024

LH URKIOLAN

Gaur Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak Urkiolara joan dira txangoan. "Animalien mundua" proiektuaren hasierarekin bat etorri da. Anbotoko kondairak, Urkiola inguruko mendi eta herriak, inguruko zuhaitz tipikoak, oraindik basoetan bizi diren animaliak, animalia iraungiak... ezagutu dituzte. Animalien arrastoak, aztarnak, fosilak... identifikatzen ere ikasi dute. Hori guztia oso jarduera interesgarri eta askotarikoen bidez. Txangoa oso gomendagarria da. Azpimarratzekoa da txango hau dinamizatu zuen taldearen lan eta antolaketa bikaina. 


Hoy nuestros alumnos y alumnas de 3º y 4º de Primaria han ido de excursión a Urkiola. Ha coincidido con el inicio del proyecto "Animalien mundua". Han conocido las leyendas de Anboto, los diferentes montes y pueblos cercanos a Urkiola, los árboles típicos de la zona, animales que viven todavía en los bosques, animales extinguidos... También han aprendido a identificar diferentes rastros de animales, sus huellas, fósiles... Todo ello a través de actividades muy interesantes y variadas. Ha sido una excursión en la que han aprendido mucho y muy muy recomendable. Cabe destacar el gran trabajo y organización por parte del equipo que dinamizó esta excursión.










viernes, 16 de febrero de 2024

IRTEERA ARTIGASERA

 2. DBHko ikasleek atzo birziklapenari eta hondakinen kudeaketari buruz ikasteko aukera izan zuten Artigas gelara bisita bat eginez. Ekintza desberdinen bidez gai hauei buruz eskolan lan egin duguna errepasatu ahal izan dute eta goiz entretenigarri bat pasa ere!







miércoles, 7 de febrero de 2024

LEHEN HEZKUNTZAKO AUSARTAK LANEAN

Lehen Hezkuntzako Ausartek egunez egun lanean jarraitzen dute. Mural bat sortu dute, eta Lehen Hezkuntzako korridorean jarri dute, denek beren funtzioak ikus ditzaten. Gainera, postontzi moduko bat sortzeko ideia bururatu zaie, behar duten ikasleek bertan idazteko eta uzteko, sentitzen duten bezala, arazoren bat badute eta laguntza behar badute... Zalantzarik gabe, ideia zoragarria, behar duten haurrei lagunduko diena.


 Los Valientes de Primaria siguen trabajando día a día. Han creado un mural que han puesto en el pasillo de Primaria para que todos puedan ver cuáles son sus funciones. Además, se les ha ocurrido la idea de crear una especie de buzón en el que los alumnos/as que lo necesiten puedan escribir y depositar ahí cómo se sienten, si tienen algún problema con el que necesiten ayuda... Sin duda, una idea maravillosa que ayudará a los niños y niñas que lo necesiten.







jueves, 1 de febrero de 2024

LIMONADA PRESTATZEN

 Gure ortuaren eskuzabaltasuna aprobetxatuz, DBHko 3. Cko ikasleek zitrikoen bertuteei buruz ikasi dute. Limoiek C bitamina ugari dute eta gauza askorekin laguntzen digute: gure digestio-aparatua garbitzen dute, gure Pha orekatzen dute, zaurien orbaintze-prozesua azkartzen dute... hau guztia ikasi eta gero, limonada gozo-gozoa prestatu dute eta oso gustora edan ere!


Aprovechando la generosidad de nuestro huerto, los/as laumnos/as de 3ºC de ESO han aprendido sobre las cualidades de los cítricos. Los limones tienen mucha vitamina C y nos ayudan con muchas cosas: limpian nuestro sistema digestivo, equilibran nuestro Ph, aceleran la cicatricación de heridas... después de aprender todo esto, han preparado una rica limonada y se la han tomado tan a gusto.




martes, 16 de enero de 2024

BILBOKO PORTUAN

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gure ikasleak Bilboko Portura joan dira txangoan. Oso txango interesgarria izan da, eta gure porturik garrantzitsuenetako batek nola funtzionatzen duen ikasi dute. Egunero ontzi asko iristen dira edukiontziekin, eta gero ehunka kamioi eta trenen bidez garraiatzen dira. Gainera, autobusez egin dute ibilbidea, eta bertan dauden enpresa handi guztiak ikusi dituzte. Zalantzarik gabe, txango oso gomendagarria da gure industriaren eta ekonomiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko. 

Nuestros alumnos y alumnas de 5º y 6º de Primaria han ido de excursión al Puerto de Bilbao. Ha sido una excursión muy interesante en la que han aprendido como funciona uno de nuestros puertos más importantes. Cada día llegan muchos barcos con contenedores que posteriormente se transportan a través de cientos de camiones y trenes que salen cada día del Puerto. Además, han hecho un recorrido en autobús en el que han visto toda las grandes empresas que hay allí. Sin duda, una excursión muy recomendable para conocer una parte muy importante de nuestra industria y economía.