viernes, 25 de octubre de 2024

SUKALDARITZA IKASTAROA (1)

Elikadurak izugarrizko garrantzia du gure bizitzan, eta elikadura osasuntsu baten fundamentoak dira 4.Cko ikasleek  egiten ari diren proiektu baten oinarria. Klasean ikuspuntu desberdinetatik lan egin ari gara gai honi buruz: Bakoitzaren eguneroko elikadura aztertu dugu, ikasi dugu GMIa kalkulatzen, Historian zehar izan dire edertasun-estandar ezberdinei buruz irakurri dugu...
Proiektu honen barruan, dinamika oso polit batean parte hartzen ari gara ere. Elikadura osasuntsuari buruz modu praktikoan ikasten ari dira ikasleak, Bilboko Udaletxeko Osasun arloak antolatutako ekintza baten bidez. Hasteko, eskolan egon ziren hitz egiten elikadura osasuntsuari buruz. Eguneko zenbat kaloria jan behar dituzten, zer den eta zer ez den elikadura ohitura ona... Hurrengo egunean, Erriberako merkatura joan ziren sukaldaritzako lehenengo saioa egitera. Orduan, risotto gozo bat prestatu zuten lehenengo plater bezala.


La alimentación tiene una importancia capital en nuestra vida, y los fundamentos de una alimentación saludable son la base de un proyecto que están realizando los/as alumnos/as de 4ºC. Estamos trabajando este tema desde diferentes puntos de vista: Hemos analizando los hábitos de alimentación de cada uno/a, hemos aprendido a calcular el IMC, hemos leído sobre los diferentes estándares de belleza que ha habido a lo largo de la historia...
Dentro de este proyecto,  estamos participando en una dinámica muy bonita. Están aprendiendo sobre la alimentación saludable de una manera práctica por medio de una actividad organizada por el área de salud del Ayuntamiento de Bilbao. Para empezar, tuvieron una charla en el colegio sobre la alimentación saludable. Cuántas calorías deben comer al día, qué son y qué no son los buenos hábitos en la alimentación... Al siguiente día fueron al mercado de la Ribera para hacer la primera sesión sobre cocina. Ese día prepararon un rico risotto como primer plato.









jueves, 24 de octubre de 2024

BOLINTXURA TXANGOA

Gure 1. DBHko ikasleek aukera izan dute gaur txango polit bat egiteko eskolatik hurbil dugun leku zoragarri batera: Bolintxu. Eguraldiak asko lagundu du eta eguzkia irteera guztian zehar egon da ikasleekin. Irteera honen helburua da gure inguru hurbila ezagutzea eta konzientzia hartzea balio naturalak zaintzeko. 


Nuestros/as alumnos/as de 1º ESO han tenido la oportunidad hoy de hacer una bonita excursión a un maravilloso lugar que tenemos cerca del colegio: Bolintxu. El tiempo ha ayudado mucho y el sol ha estado con nosotros/as durante todo el día. El objetivo de la salida es conocer y apreciar el entorno natural cercano, para concienciar sobre la importancia de cuidar los valores naturales.







miércoles, 23 de octubre de 2024

PEÑAS NEGRAS MEATZALDEA

 4. DBHko ikasleak Industria Iraultzaren ikasketan daude murgildurik. Historiako pasarte hau hobe ulertzeko, gugandik hurbil dugu leku polit bat: Trapagaranen dagoen Peñas Negras aldeko meatzaldea. Bertan bisita gidatu interesgarri bat izan genuen non gauza pilo azaldu zizkiguten garai horretako egoerari buruz eta natura aldetik hain aberatsa den leku horren ezaugarriei buruz. Hori bai, eguraldiak ez zuen batere lagundu: Hori bai euria egiteko modua!


Los/as alumnos/as de 4º de ESO están en pleno aprendizaje de la Revolución Industrial. Para entender mejor este pasaje de la historia, tenemos un bonito sitio cerca de nosotros/as: La zona minera que está en Peñas Negras, en Trapagaran. Allí tuvimos una muy interesante visita guiada y nos explicaron un montón de cosas sobre la situación en aquella época y sobre las características de ese entorno con tanta riqueza natural. Eso sí, el tiempo no ayudó lo más mínimo. ¡Vaya modo de llover!







martes, 15 de octubre de 2024

GURE ORTUKO MARRUBI GOZOAK

 Gure ortuko eskuzabaltasunak pozez betetzen gaitu egunero. Gaurko bisitan marrubi gozo-gozoak jaso ditugu eta ikasleek poz-pozik jan dituzte.


La generosidad de nuestro huerto nos da muchas alegrías a diario. En la visita de hoy hemos recogido unas fresas riquísimas  y los/as alumnos/as se las han comido muy a gusto.







jueves, 5 de septiembre de 2024

ESKOLA, EGUZKIZ BLAI

 Hobekuntza batzuk egin ditugu gure eskolan uda honetan zehar. Horietako aipagarrienetarikoa teilatuetan jarri ditugun eguzki-panelak dira. Hauei esker gure eskola are berdeagoa izango da.


Hemos hecho unas cuantas mejoras en nuestro colegio a lo largo del verano. Una de las más destacadas son los paneles solares que hemos puesto en los tejados. Gracias a estos, nuestro colegio será aún más verde.





2024/25 KURTSOA HEMEN DA

 Bagaude bueltan! Kurtso berriko baso hostotsuan sartzear gaude eta, nahiz eta berde samar, jada frutuak ikusi ahal ditugu! Aurrera!


¡Ya estamos de vuelta! Estamos a punto de meternos en el frondoso bosque del nuevo curso y, aunque todavía estén bastante verdes, ya podemos ver los frutos. ¡Adelante!




miércoles, 26 de junio de 2024

BOLUE HEZEGUNEKO EKOSISTEMA

DBH 4. mailako ikasleekin hezegune honen ekosistema aztertu egin dugu IBAIALDE izeneko proiektuaren parte izan garelako. Inguruko giza- jarduerak direla eta, Bolue hezegunea nahiko zikin zegoela ikusi genuen (zaborra, arropa zaharra, kristalak etab.). Horrekin batera, Gobela ibaiaren ur analisia burutu genuen non disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa balio teorikotik urruntzen zen arren, gainerako kalitate irizpideak onargarriak zirela ondorioztatu genuen.

Horrenbestez, irteera hau dela medio, geure ingurumena zaintzearen garrantzia ikasi egin dugu. Aldi berean, uraren kalitatea bermatzeko kontutan hartu behar izandako faktoeak zeintzuk diren eta nola erabiltzen eta ibterpretatzen diren ikasi dugu.





PLATEREAN OREKA, ON EGIN!!

 

En este proyecto el alumnado de 3º hemos realizado una encuesta sobre nuestros hábitos de alimentación y hemos analizado los resultados buscando nuestros puntos fuertes y nuestras propuestas de mejora.Hemos finalizado el proyecto bastante satisfech@s ya que vemos que estamos consiguiendo asentar buenos hábitos como beber agua, hacer actividad física y comer menos chuches.Nos vendría bien mejorar nuestras rutinas de sueño, consumir más frutas y verdura y cuidar nuestro bienestar emocional como base de un estilo de vida saludable.

Todo esto lo hemos recogido en presentaciones y carteles que hemos compartido con la clase y hemos colgado en nuestro txoko jasangarria.




















ARTXANDAKO EKOSISTEMAREN AZTERKETA

 DBH 1. mailako ikasleekin Artxandara egin genuen irteera bat bertako ekosistema ezagutzeko asmoz. Lerhenik eta behin, Funikular ondoko behatokira zuzendu eta eraztun berdearen jatorria azaldu genien. Horrekin batera, zonaldeko zuhaitzen azterketa egin genuen. Ostean, Pikotamendira joan ginen,  zona oso berdea dela jakina delako,. Orduan, bertako ornogabeen behaketa burutu genuen non tximeletak, armiarmak, euliak, barraskiloak eta zizareak ikusi eta aztertu genituen. Irteera honi esker, ikasleek inguruko ekosistema zein ornogabetaz osatuta dagoen ikasi zuten. Aldi berrean, zonaldea aztertuta, zikinkeririk eta zaborrik gabeko zonaldea zela ohartu ginen. Horrek balio izan du ikasleek ekosistema zaiuntzearen garrantzia barnera dezaten.




ZU ZEU ALDAKETA ZARA

 DBH-ko 1. mailako ikasleek aldaketa klimatikoa eta berotegi efektua landu egin dugu. Proiektua osatzen duten aktibitateen artean bi azpimarra ditzakegu:

1) CO2 aztarnaren kalkulua: hurrengo link honetan https://climatehero.me/es/ ikasle bakoitzak bere CO2 aztarna kalkulatu egin du, hau da, zenbat kutsatzen duen kalkulatu egin du. Eskuratutako emaitzaren arabera, ingurumenaren laguna edo etsaia zaren esaten dizu aplikazio horrek.



2.  Bigarren jarduera berotegi efektuaren simulazioa egitean oinarritu da. Eskolako azotean laborategiko prezipitontzi bat hartu eta azido- base erreakzio bat egin dugu, askatzen den CO2 pilatu ahal izateko, horrela, eguazkipean, jarri eta tenperaturaren igoera nola ematen den frogatu ahal izan dugu.







URA ETA LURZORUA: BIZI ITURRIA

 DBH- ko 1. mailan Zientzia eta Teknologia arloan Ura eta Lurzorua izeneko proiektua burutu dugu. Lehenik eta behin hidrosfera aztertu egin dugu eta jorratutako edukien artean uraren kontsumoaren murriztearen beharra ikusi egin dugu. Kontsumo hori murrizteko asmoz, taldeka antolatu eta eskolako iturri desberdinen ur kontsumoa zein den determinatu behar izan dugu. Laborategiko materiala erabilta, iturri bakaoitzak botatzen duen ur bolumena kalkulatu dugu. Puntun kritikoak identifikatu eta brida batzuen laguntzaz iturri kritikoek botatzen duten ur bolumena mugatu egin dugu. Eraginkorrak diren ala ez frogatzeko zenbat litro ur botatzten dutenb behin bridak jarri ditugula ikusi dugu eta, zorionez, kantitatea nabarmen txikitu da. Honek ur kontsumoa murrizteko balio du eta oso metodo sinple eta eraginkorra da.




Proiektu honen bigarren zatian, eskolako ortukko lurra aztertu egin dugu. Horretarako, lehen urratsa lur lagina hartzen ikastea izan da. Behin lagina hartuta, horren kudeaketa eta prestatze prozesua burutu dugu, eta, azkenik, analisia egin dugu zein lur mota daukagun ondorioztatzeko asmoz.





jueves, 30 de mayo de 2024

ZERBEN PROIEKTUAREN BIGARREN TXANPA!

 Oraingoan 3Cko ikasleek quiche gozo-gozo bat kozinatu dute, eta baita ganoraz jan ere!


En esta ocasión los/as alumnos/as de 3C han cocinado una rica quiche. ¡Y también la han comido con ganas!




miércoles, 8 de mayo de 2024

ARMAÑONEKO PARKEA ETA POZALAGUAKO KOBAK

 3.DBHko ikasleek Armañoneko parke naturala eta Pozalaguako koba zoragarria bisitatzeko aukera izan dute. Eguneko irteera egin dute, eta hango gidari jatorren azalpenekin bertako animalia eta landareei buruz ikasi dute. Sai zuriek zeru urdinean hegan egiten zuten bitartean, ikasleek ibilibide polita egin dute eta gero kobara sartu dira hango estruktura natural bitxiak ikusteko eta lurraren barneko egituraz ikasteko.







viernes, 3 de mayo de 2024

AREITZ SOROA

 Haur Hezkuntzako gaztetxoek egundoko eguna pasa zuten atzo Areitz Soroko gure lagunekin. Animaliekin jostatu, baratzak ikusi, ogia egin, sagar zukua prestatu eta edan... hori bai plan zoragarria!






lunes, 22 de abril de 2024

0 KILOMETROKO SUKALDARITZA

 Oso ikasketa berezia izan dute gaur gure DBHko 3C.ko ikasleek. Hainbeste maitasunez zaintzen duten ortutik zerba eder batzuk jaso zituzten, eta eskolako sukaldariaren laguntzaz ikasi dituzte barazki hau prestatzeko modu ezberdinak. Interesgarria eta gozoa!


Los/as alumnos/as de 3ºC de ESO han tenido hoy una lección muy especial. Habían recogido unas hermosas acelgas del huerto que tan bien cuidan, y con ayuda del cocinero del colegio han aprendido diferentes formas de cocinar esta verdura. ¡Interesante y sabroso!