jueves, 22 de noviembre de 2018

LH ARRAIN-HAZTEGIAN


Urtero bezala, 5. mailako ikasleok Eroskik antolatutako "Energía para crecer" proiektuan parte hartzen dugu. Jarduera batzuk egin behar ditugu eta horietako bat da arrain haztegi batera joatea. Arrain haztegi hau Santikurutze Kanpezun dago. Heldu bezain laster, arropa berezi bat jantzi behar izan genuen, alde batetik gure arropa ez zikintzeko eta bestetik arrain haztegia ez kutsatzeko.
Amuarrainak oso piszina handietan zeuden. Amuarrainen tamainaren arabera, piszina batean edo bestean zeuden.
Oso barregarria zen janaria botatzen genienean berehala etortzen zirelako guregana.
Beranduago, zailena etorri zen, amuarrainak arrantzatzea. Hasieran ematen zuen erraza zela, baina ezta gutxiago ere! Gutariko batzuek amuarrainak arrantzatu beharrean zuhaitzak arrantzatu zituzten. Baina, azkenean lortu genuen amuarrain bana arrantzatzea. Amuarrain batzuk besteak baino handiagoak ziren, hori bai. Oso ondo pasatu genuen.


Al igual que todos los años, los/as alumnos/as de 5º de Primaria estamos participando en el proyecto "Energía para crecer", organizado por Eroski. Tenemos que realizar algunas actividades y una de ellas es ir a un criadero de peces. Este criadero está en Santa Cruz de Campezo. Nada más llegar tuvimos que ponernos una ropa especial, para no ensuciarnos y no contaminar el criadero.
Las truchas estaban en unas piscinas muy grandes. Según el tamaño de las truchas, estaban en una piscina o en otra.
Era muy divertido, porque al echarles la comida enseguida venían hacia nosotros/as.
Más tarde, llegó lo más complicado: pescar las truchas. Al principio parecía fácil, pero de eso nada. Algunos de nosotros/as en vez de pescar truchas pescaban árboles. Al final conseguimos pescar una trucha cada uno/a. Algunas truchas eran más grandes que otras,  eso sí. Lo pasamos muy bien.










No hay comentarios:

Publicar un comentario