jueves, 30 de mayo de 2024

ZERBEN PROIEKTUAREN BIGARREN TXANPA!

 Oraingoan 3Cko ikasleek quiche gozo-gozo bat kozinatu dute, eta baita ganoraz jan ere!


En esta ocasión los/as alumnos/as de 3C han cocinado una rica quiche. ¡Y también la han comido con ganas!




miércoles, 8 de mayo de 2024

ARMAÑONEKO PARKEA ETA POZALAGUAKO KOBAK

 3.DBHko ikasleek Armañoneko parke naturala eta Pozalaguako koba zoragarria bisitatzeko aukera izan dute. Eguneko irteera egin dute, eta hango gidari jatorren azalpenekin bertako animalia eta landareei buruz ikasi dute. Sai zuriek zeru urdinean hegan egiten zuten bitartean, ikasleek ibilibide polita egin dute eta gero kobara sartu dira hango estruktura natural bitxiak ikusteko eta lurraren barneko egituraz ikasteko.







viernes, 3 de mayo de 2024

AREITZ SOROA

 Haur Hezkuntzako gaztetxoek egundoko eguna pasa zuten atzo Areitz Soroko gure lagunekin. Animaliekin jostatu, baratzak ikusi, ogia egin, sagar zukua prestatu eta edan... hori bai plan zoragarria!