miércoles, 26 de junio de 2024

BOLUE HEZEGUNEKO EKOSISTEMA

DBH 4. mailako ikasleekin hezegune honen ekosistema aztertu egin dugu IBAIALDE izeneko proiektuaren parte izan garelako. Inguruko giza- jarduerak direla eta, Bolue hezegunea nahiko zikin zegoela ikusi genuen (zaborra, arropa zaharra, kristalak etab.). Horrekin batera, Gobela ibaiaren ur analisia burutu genuen non disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioa balio teorikotik urruntzen zen arren, gainerako kalitate irizpideak onargarriak zirela ondorioztatu genuen.

Horrenbestez, irteera hau dela medio, geure ingurumena zaintzearen garrantzia ikasi egin dugu. Aldi berean, uraren kalitatea bermatzeko kontutan hartu behar izandako faktoeak zeintzuk diren eta nola erabiltzen eta ibterpretatzen diren ikasi dugu.





PLATEREAN OREKA, ON EGIN!!

 

En este proyecto el alumnado de 3º hemos realizado una encuesta sobre nuestros hábitos de alimentación y hemos analizado los resultados buscando nuestros puntos fuertes y nuestras propuestas de mejora.Hemos finalizado el proyecto bastante satisfech@s ya que vemos que estamos consiguiendo asentar buenos hábitos como beber agua, hacer actividad física y comer menos chuches.Nos vendría bien mejorar nuestras rutinas de sueño, consumir más frutas y verdura y cuidar nuestro bienestar emocional como base de un estilo de vida saludable.

Todo esto lo hemos recogido en presentaciones y carteles que hemos compartido con la clase y hemos colgado en nuestro txoko jasangarria.




















ARTXANDAKO EKOSISTEMAREN AZTERKETA

 DBH 1. mailako ikasleekin Artxandara egin genuen irteera bat bertako ekosistema ezagutzeko asmoz. Lerhenik eta behin, Funikular ondoko behatokira zuzendu eta eraztun berdearen jatorria azaldu genien. Horrekin batera, zonaldeko zuhaitzen azterketa egin genuen. Ostean, Pikotamendira joan ginen,  zona oso berdea dela jakina delako,. Orduan, bertako ornogabeen behaketa burutu genuen non tximeletak, armiarmak, euliak, barraskiloak eta zizareak ikusi eta aztertu genituen. Irteera honi esker, ikasleek inguruko ekosistema zein ornogabetaz osatuta dagoen ikasi zuten. Aldi berrean, zonaldea aztertuta, zikinkeririk eta zaborrik gabeko zonaldea zela ohartu ginen. Horrek balio izan du ikasleek ekosistema zaiuntzearen garrantzia barnera dezaten.




ZU ZEU ALDAKETA ZARA

 DBH-ko 1. mailako ikasleek aldaketa klimatikoa eta berotegi efektua landu egin dugu. Proiektua osatzen duten aktibitateen artean bi azpimarra ditzakegu:

1) CO2 aztarnaren kalkulua: hurrengo link honetan https://climatehero.me/es/ ikasle bakoitzak bere CO2 aztarna kalkulatu egin du, hau da, zenbat kutsatzen duen kalkulatu egin du. Eskuratutako emaitzaren arabera, ingurumenaren laguna edo etsaia zaren esaten dizu aplikazio horrek.



2.  Bigarren jarduera berotegi efektuaren simulazioa egitean oinarritu da. Eskolako azotean laborategiko prezipitontzi bat hartu eta azido- base erreakzio bat egin dugu, askatzen den CO2 pilatu ahal izateko, horrela, eguazkipean, jarri eta tenperaturaren igoera nola ematen den frogatu ahal izan dugu.







URA ETA LURZORUA: BIZI ITURRIA

 DBH- ko 1. mailan Zientzia eta Teknologia arloan Ura eta Lurzorua izeneko proiektua burutu dugu. Lehenik eta behin hidrosfera aztertu egin dugu eta jorratutako edukien artean uraren kontsumoaren murriztearen beharra ikusi egin dugu. Kontsumo hori murrizteko asmoz, taldeka antolatu eta eskolako iturri desberdinen ur kontsumoa zein den determinatu behar izan dugu. Laborategiko materiala erabilta, iturri bakaoitzak botatzen duen ur bolumena kalkulatu dugu. Puntun kritikoak identifikatu eta brida batzuen laguntzaz iturri kritikoek botatzen duten ur bolumena mugatu egin dugu. Eraginkorrak diren ala ez frogatzeko zenbat litro ur botatzten dutenb behin bridak jarri ditugula ikusi dugu eta, zorionez, kantitatea nabarmen txikitu da. Honek ur kontsumoa murrizteko balio du eta oso metodo sinple eta eraginkorra da.




Proiektu honen bigarren zatian, eskolako ortukko lurra aztertu egin dugu. Horretarako, lehen urratsa lur lagina hartzen ikastea izan da. Behin lagina hartuta, horren kudeaketa eta prestatze prozesua burutu dugu, eta, azkenik, analisia egin dugu zein lur mota daukagun ondorioztatzeko asmoz.