miércoles, 26 de junio de 2024

ARTXANDAKO EKOSISTEMAREN AZTERKETA

 DBH 1. mailako ikasleekin Artxandara egin genuen irteera bat bertako ekosistema ezagutzeko asmoz. Lerhenik eta behin, Funikular ondoko behatokira zuzendu eta eraztun berdearen jatorria azaldu genien. Horrekin batera, zonaldeko zuhaitzen azterketa egin genuen. Ostean, Pikotamendira joan ginen,  zona oso berdea dela jakina delako,. Orduan, bertako ornogabeen behaketa burutu genuen non tximeletak, armiarmak, euliak, barraskiloak eta zizareak ikusi eta aztertu genituen. Irteera honi esker, ikasleek inguruko ekosistema zein ornogabetaz osatuta dagoen ikasi zuten. Aldi berrean, zonaldea aztertuta, zikinkeririk eta zaborrik gabeko zonaldea zela ohartu ginen. Horrek balio izan du ikasleek ekosistema zaiuntzearen garrantzia barnera dezaten.




No hay comentarios:

Publicar un comentario