miércoles, 26 de junio de 2024

URA ETA LURZORUA: BIZI ITURRIA

 DBH- ko 1. mailan Zientzia eta Teknologia arloan Ura eta Lurzorua izeneko proiektua burutu dugu. Lehenik eta behin hidrosfera aztertu egin dugu eta jorratutako edukien artean uraren kontsumoaren murriztearen beharra ikusi egin dugu. Kontsumo hori murrizteko asmoz, taldeka antolatu eta eskolako iturri desberdinen ur kontsumoa zein den determinatu behar izan dugu. Laborategiko materiala erabilta, iturri bakaoitzak botatzen duen ur bolumena kalkulatu dugu. Puntun kritikoak identifikatu eta brida batzuen laguntzaz iturri kritikoek botatzen duten ur bolumena mugatu egin dugu. Eraginkorrak diren ala ez frogatzeko zenbat litro ur botatzten dutenb behin bridak jarri ditugula ikusi dugu eta, zorionez, kantitatea nabarmen txikitu da. Honek ur kontsumoa murrizteko balio du eta oso metodo sinple eta eraginkorra da.




Proiektu honen bigarren zatian, eskolako ortukko lurra aztertu egin dugu. Horretarako, lehen urratsa lur lagina hartzen ikastea izan da. Behin lagina hartuta, horren kudeaketa eta prestatze prozesua burutu dugu, eta, azkenik, analisia egin dugu zein lur mota daukagun ondorioztatzeko asmoz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario